lunes, 5 de noviembre de 2007

FREEBATASUNA

Kaixo danori,
Oraingo hontan euskeraz nahiz eta ohiturarik ez eduki, gure hizkuntza delako eta niri behintzat, arro arro gainera, euskalduna naizela aldarrikatzea gustatzen zaidalako.
Ba berririk berrienak mexico distrito federalan egon eta bizirik irten naizela. Ta zuek zelan hortik? Zenbat kontenedore erre dituzue azken aldian? Ta eskopetak? ta pistolak? Jejeje, Badago ere jende gehiegi pentsatzen duena Euskal Herrian liskarretan gabiltzala egun sentitik ilargia irtetzen den unerarte, ta egia al da hori?
Ba ostegunen heldu ginen Mexico mega hirira, 20.000.000 biztanle (bai, hogei miloi) eta beren artean larre-boluzió!
Zocaloa ikusi gendun (hiriko plaza) eta hildakoen eguna ari zirenez ospatzen, lore eta buruhezur ugari kolore biziz jantzita. Ikusgarria ta gainera artesania pilo batekin.
Bapo, ondo ta garesti bazkaldu ostean, gaua ezagutzera irten ginen. Taberna baten egon ginan trago batzuk artzen eta kontzertu antzeko batez gozatzeko aukera izan gendun. Ondoren, jaiarekin jarraitzeko taberna kubano batera joan ginen, batzuk Margaritaren kotxean joan ziren eta ni, ez nuen Luis bakarrik utzi nahi, beraz bere BMWan sartu eta tabernarantza abiatu ginen.
Mexikoko parranda eta neskei buruz joan ginen alai alai hizketan eta abisatu nion itzel pasatzen hasten banaz, Carpe Diem terminoa aplikatzen dudala eguzki izpiek itsutsen nauten arte.
Taberna cubanoan zelako giroa! Jende pilo bat salsa eta holakoak dantzatzen, baina en plan profesional. Nik agudo aulkitxo bat artu nuen eta mahai baten jarri ginan, mojitoak eskatzen ikasi nun eta batzutan mahaian bakarrik gelditzen nintzen zeren eta nirekin zetozen danak ni baino lotsa gutxiago zeukaten (ez pentsa hobeto dantzatzen zutenik, eink!).
Bukaeran Aintzanerekin dantzetan animatu nintzan ta esan bezala, hanka arin aien parean, barregarri, baina nere barrenean, pozik eta dibertigarri.
Hurrengo egunetan Toluca/Metepec ingurutan ibili ginen. Emilioren herritxoa da eta oso polita eliza eder batez ornitua. Artesania ugari ta laku eder baten ere egon ginan. Larunbatean parranda piskat ere eta igandean berriro distrito federalera.
Museo antropologikoaren inguruan ibili ginan domekan. Bertan parke eder eta handi batetan murgildu ginen eta azkenean gure bidaitxoari bukaera emateko, 5 orduko bidai bat autobusean sweet home-ra heltzeko.
Bueno ba, ondo izan danori eta jakin dezazuen bidaitxo dan hauek zuen gida izateko egiten ari naizela, ta baten bat animatzen bada honera etortzen, gauzatxoren bat ikus genezake.
Besarkada handi bat danori eta hurrenarte!